“Control de aforo", Deusto Sistemasen aplikazio berria

11-05-2020

Deusto Sistemasek “Control de aforo” garatu du, ostalaritzari eta jende asko biltzen duen beste azalera batzuei laguntzeko aplikazioa. Aplikazio hau dagoeneko garatuta dagoen Batto IPS- Indoor Positioning System plataforman aurki daiteke. Beraz, atxikitako negozioak edo lokalak lehendik dauden beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango ditu, hala nola push jakinarazpenak eta gamifikazioa.

Albistea: Batto IPS, geolokalizazioko indoor irtenbidea

Zertan datza “Control de aforo”?

Aplikazio hau merkatarien elkarteei, ostalaritza-elkarteei eta merkataritza guneei dago zuzenduta; zentro anitzeko aplikazio bakarra da, beraz, saltoki bakoitzak bere aplikazio propioa garatu behar izatea saihesten da.

Batto IPS plataformaren bidez eta bezeroen laguntzarekin egiten da: bezeroak check-in eta check-out prozesua egin behar du sartzean zein irtetean eta, horrela, lokal baten barruan dagoen bezero kopurua jakin daiteke beti eta gehienezko edukiera kontrolatu. Modu errazean, QR kodeak irakurriz..

“Control de aforo”-ri esker bezeroak aldez aurretik ezagutu dezake lokalen edukieraren egoera. Informazio guztia atxikitako establezimenduen edukiera-mapa batean bistaratzen da, eta honek kontsumo kolektiboa errazten du, segurtasuna eskaintzen duen bitartean.

null

Atxikitako lokalen edukiera kontrolatzeko aukera emateaz gain, papera erabiltzea ekidin daiteke —birusa barreiatzen duen iturri posiblea da— jakinarazpenak QR kodeen edo Bluetooth balizen bidez bidal daitezkeelako. Era honetan, karta, menua edo publizitate-liburuxka formatu digitalean eduki daitezke eta bezeroaren gailu mugikorrean eguneratuta egongo dira beti.

Privacy Preference Center