Aiurri Montessorik lehen hezkuntza irakasteko ziurtapena jaso du

18-11-2019

Aiurri Montessorik, Jundizeko Enpresa Parkeko zerbitzu-gunean dagoen ikastetxeak, bere instalazioetan lehen hezkuntza irakasteko homologazioa jaso berri du Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Ziurtapen hau erakundeak zuen helburuetako bat zen. Hala azaldu zuen Nagore Pitillasek, zentroko hezitzaile eta sortzaileetako batek, bisita egin genuenean: “Gizartean ikusgaitasun handiagoa nahi dugu, Montessori metodoak ehun urte baino gehiago dituen arren. Hezkuntza formala jasotzeko modu berri bat eskaintzen dugu. Homologazioari esker beste ikastetxeekin parekatuko ginateke".

Bete behar zuten azken pausoa eraikin berriaren lanak amaitzea zen, han irakatsiko baitute hezkuntza etapa berri hau. Espazio berria eta eraikin zaharra kiroldegi baten bidez daude lotuta eta bi gela handi, jangela, patio estalia, liburutegia eta hainbat ikasgela ditu.

Montessori heziketa Maria Montessori italiarrak garatutako metodo pedagogikoa da. Metodo honekin ikasleek ezagutzak eskuratzen dituzten heinean trebetasun pertsonalagoak ikasten dituzte, hala nola, autonomia, gizarteratzea, erabakiak hartzeko gaitasuna, etab..

“Gaurko bisita... Aiurri Montessori”

“Aiurri Montessori handituko dute eta Lehen Hezkuntzako etapa osoaz arduratuko da” albistean sartu

Privacy Preference Center