Aiurri Montessori handituko dute eta Lehen Hezkuntzako etapa osoaz arduratuko da.

Montessori
Aiurri Montessorik aurrerapauso bat egin du bere hezkuntza proiektuan eta bere eraikina handitu du Lehen Hezkuntzako etapa osoaz arduratu ahal izateko. Datorren ikasturtean eraikin berria martxan egongo da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Aiurriren metodologia Maria Montessori andreak sortutakoa izaten jarraituko du Haur eta Lehen Hezkuntzan. Eraikin berria eta zaharra kiroldegi baten bitartez eta ikasleek erabili ahal izango duten portxe estali baten bitartez loturik egongo dira. Horretaz gain, eraikin berriak bi gela handi izango ditu eta kanpotik zuzenean sartu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako ikasleak gela hauetara, eraikin zaharrean bezala.

Privacy Preference Center