Jundizeko Enpresarien Elkartea

Jundizeko Enpresaburuen Elkartea asmo garbi batekin sortu da: Jundizeko eta Arco Sur N1 enpresa-parkeko enpresa bazkideen batasuna.

Enpresen batasunari esker, indarrak metatu eta, hala, erronka berriei aurre egin eta irtenbide efikazak aurkituko ditugu.

Helburuak:

  • Jundizeko enpresa-parkea sustatzea.
  • Bazkideen interes komunak ordezkatzea, bideratzea eta defenditzea, Jundizeko eta Arco Sur N1 enpresa-parkean kokatuta dauden enpresak diren neurrian.
  • Jundizeko eta Arco Sur N1 enpresa-parkea eta bertako instalazioak hobetzen laguntzea, behar diren proposamen guztiak aurkeztuz.
  • Auzo-giro ona sustatzea enpresa bazkideen artean.
  • Zilegi den beste edozein helburu, Jundiz eta Arco Sur N1 enpresa-parkeko enpresentzako interesgarri bada eta, betiere, Elkarte hau sortzea inspiratu duen espirituaz.