Jundiz bere burua babesten du!

Cámaras de seguridad

Industrialdean lapurretak areagotu direnez, Jundizeko Enpresarien Elkarteak zaintza zerbitzu esklusiboa abian jarri du bazkide diren enpresentzat.

Zaintza dinamikoko zerbitzu berria

Zaintza Dinamikoko zerbitzu berria Segurtasuneko Jagoleek ematen duten zerbitzua da, aurrez aurrekoa eta ibiltaria. Bete beharreko beharrak eta arriskuak aztertu ondoren, bezeroak erabakitzen du noiz eta zein gune babestu. Jundizeko Enpresarien Elkartearen kasuan, zentro asko bisitatu behar ditugunez, zentro guztientzat jarduketa komuna adosten da. Zentro bakoitzeko perimetro itxiaren barnetik “perimetroko errondak” ateak, leihoak, perimetrora sartzeko itxiturak eta segurtasunari lotutako gorabehera posibleak egiaztatzeko.

Dagoeneko Jundizeko Enpresarien Elkarteko kide bazara, honako abantailak izango dituzu eskaintzen dizugun zerbitzu honetan:

  • Zerbitzuaren prezioa dohainik, bazkide-kuotan sartuta dago
  • Gorabeheren kontrola eta txostenak bezeroen eskura
  • Disuasiorako elementu garrantzitsua
  • Beste segurtasun zerbitzu/sistemekin bateragarria (alarmak, alarmak jasotzeko zentralekin konexioak, telebista-zirkuitu itxia, ...)
  • Bezeroaren eta zentro bakoitzaren behar berriei erantzuteko gaitasuna.

Privacy Preference Center